Gobierno Vasco

HASIERA


Arreta Terapeutiko-Hezigarriko esparrua, eguneko unitateetan esku hartzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoko haur eta gazteen  Osasun Mentaleko sarearen eta Hezkuntza Sistemaren arteko lankidetza-testuingurua bultzatzen du. Lankidetzako Hitzarmena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren (Hezkuntza  Saila) eta Osakidetza-Servicio Vasco de Salud Erakundeen artean sinatu zen Vitoria-Gazteizen, 2008ko maitzaren 1ean.

Hitzarmena aplikagarria izango da derrigorrezko eskolatzeko adinean eta  arazo psikopatologiko larriak dituzten ume eta gazteetan.

Esparru honen helburua trastorno psikiatriko larriak  dituzten ikasleei  erantzutea izango da. Osasun mentaleko sarean tratamenduan dauden ikasleak dira, eta diagnostikoan arazo psikologiko larriak dauzkate, hezkuntza zailtasunekin batera (sozializazioan edo/eta  zailtasun akademikoak).  Osakidetzako Haur-Gazteen Osasun Mentaleko Zentroetako jarraipena izateaz gain,  Berritzeguneetako Hezkuntza Premia Berezietako Aholkularien jarraipena ere badute.

Osakidetza-Servicio Vasco de Salud eta Hezkuntza Sailaren menpeko Terapeutika-Hezkuntzako Zentroko langileen taldea eratu da era funtzionalean Talde Multidiziplinar gisa, bere dependentzia organikoei eutsi die aipatu Erakundeekin, eta berekin ditu: 

 

  • Hezkuntza Koordinatzaile bat  eta Osasun Koordinatzaile bat
  • Heziketa Bereziko Irakasleak
  • Hezkuntza Laguntzako Espezialistak
  • Psikiatra (1 lanaldi erdikoa)
  • Psikologo Klinikoa
  • Osasun Mental arloko Erizaintzako Espezialista Diplomatua.

 

Eskaeraren prozedurari dagokionez, Berritzeguneko HPBko aholkularia, Osakidetzako CSMko terapeuta, eta ikaslea eta familia ados jarri ondoren, bakoitzak bere txostena helaraziko dio UTHko Balorazio Batzordeari. Batzorde horrek kasua aztertu (txostenetako informazioa, elkarrizketak ikaslea eta familiarekin, ikastetxeko informazioa,…) eta onarpenaren inguruko erabakia hartuko du.

 

 

© O.E.T-H GIPUZKOA
Telefonoa: 943369103 | 013393aa@hezkuntza.net