Gobierno Vasco

 

ESKARIAK BIDERATZEKO PROZEDURA


Ikaslearen erreferentzi zentruko zuzendariak egin beharko du klaseak etxean emateko eskaera.

Behar diren dokumuntuak honako hiru hauek dira:


1. Osasun arrazoiengatik ikastetxera joateko ezintasuna adierazten duen medikuaren ziurtagiri ofiziala.

2. Ikaslearen ikastetxearen txostena, ikastetxeko irakasleek eskolak etxean emateko dituzten ahalmen edo eragozpenak azalduz.

3. Gurasoak sinatutako inprimakia. Bertan adostutako ordutegia errespetatzeko eta zerbitzua irauten duen bitartean etxean beste pertsona heldu bat egongo denaren hitza emanez.

Ikastetxeko zuzendariak dokumentazioa bildu eta
bere ikuskariari bidaliko dio. Ikuskariak onartu ondoren hasiko da artapena.


Eskaera orriak:


Ikastetxearen eskaria


Familiaren Eskaria

 

© O.E.T-H GIPUZKOA
Telefonoa: 943369103 | 013393aa@hezkuntza.net