Gobierno Vasco

ANTOLAKUNTZA


Ikaslea  bere erreferentziazko ikastetxean matrikulatuta dago, eta UTHa errekurtso bat da ikasleari bere eskolarizazioan  laguntzeko. Ikaslearen ardura eta erantzukizuna gai akademikoetan (ebaluazioa, etorkizuna,...) erreferentziazko zentroarena da.

FASEAK


1. Adaptazio fasea:
    i. Ikaslea  UTHra etortzen  hasten denean, adaptazio tartea izango du, eta  tarte horretan  beharko diren moldaketak egingo dira (denbora, lan plana,antolaketa....)
    ii.Adaptazio  fasearen ebaluaketan ikusten bada ikaslea ez dela egokitzen UTHko antolakuntzara, bere egonaldia birplanteatuko da.

2. Egonaldia: ikaslea UTHn dagoen bitartean, inplikatuta dauden guztien arteko koordinazio estua bultzatuko da (familia, Ikastetxea, Berritzegunea, Osakidetza, Gizarte Zerbitzuak .....)

3. Eskolarizazio osoa Erreferentziazko ikastetxean: UTHko egonaldia bukatzean, adaptazioa egingo da  ikaslea ordutegi osoan ikastetxean egon ahal izateko.


METODOLOGIA


UTHn daramagun metodologiari dagokionez, ikaslea osotasunean kontuan hartzen dugu, eta bere osasun afektibo, eta gizarteratzeko beharrak asetzeko helburuak eta jarduerak lantzen ditugu. Praktikari lotuta metodologia erabiliko da, guneen bitartez, aukera gehiago ematen duelako ikasle hauek behar duten malgutasunera egokitzeko.

Garrantzitsua da guztion artean bultzatzea  giza-heziketa errazten duen  markoa, ikasleek ikasteko gogoa eta etorkizunera begiratzeko helburuak izan ditzaten.

 


Ikaslearen behar kurrikularrei ere erantzuna ematen saiatzen gara, beti ere ikaslearen egoera kontutan hartuta.Helburu nagusia terapeutikoa izan arren, guretzako  inportantea da lan hori egitea arrazoi ezberdinengatik:
    •Lan kurrikularra da Ikastetxeek duten tresna nagusienetarikoa bere Hezkuntza Proiektua garatzeko. Ikaslea UTHn dagoen bitartean lan kurrikularra eginez bere erreferentziazko Ikastetxearekin lotura mantentzeko tresna inportantea bihurtzen da. Horretarako Ikastetxearekin adosten dugu ikaslearen hezkuntza programazioa.   
    •Ahazten badugu gure helburuetariko bat errendimendu akademikoa hobetzea edo titulu bat ateratzen laguntzea dela, inklusibitateari eta berdintasun sozialari uko egiten ari gara. Alde batetik, esparru batean (ikastetxea, adibidez) inklusio maila egoki bat izateak, errazten du beste esparruetan (familia, lagunak, gizartea,…) inklusio maila egokiagoak izaten. Beste alde batetik, etorkizunean lanerako bideak ixten ari gara kualifikaziorik gabeko ikasketekin.

Egongo diren ikasleak eta familiak Osakidetzaren Profesionalen aldetik behar duten terapia intentsiboa jasoko dute.



KOORDINAZIOAREN ANTOLAKUNTZA


Ikasle eta familiaren inguruko gai terapeutikoez Osakidetzako profesionalak arduratuko dira, eta beharren arabera familia deitua izango da.

Ikaslearen gai akademikoez erreferentziazko ikastetxeak dauka ardura (helburuak, edukiak, ebaluazioa, promozioa,...), eta ikastetxea da familiari informazioa helaraziko diona.  Eguneroko gaietan (egunen batean gaixorik badago, zentroan zerbait gertatuz gero,...), familiak zuzenean izango du harremana UTHko profesionalekin.

Koordinazioa:
 •Koordinazio bilerak :
    oEgonaldiaren hasieran sare bilera egingo da ikaslearen esku-hartzea duten profesional guztien artean, ikaslearekin landuko diren helburuak denon artean zehazteko.
    oGutxienez erreferentziazko ikastetxearekin hiruhilabetero bilera egingo da.
    oEgonaldiaren bukaeran sare bilera egingo da finkatutako helburuen balorazioa egiteko.

 •Egunerokotasunean erreferentziazko ikastetxeko irakasleak eta UTHko irakasleak, koordinazio estua izango dute  posta elektronikoaren bidez ,telefonoa….bitartez

 

 

 

 

 

© O.E.T-H GIPUZKOA
Telefonoa: 943369103 | 013393aa@hezkuntza.net