Gobierno Vasco

HELBURUA


Etxez Etxeko Irakaslaguntza programaren helburu nagusia derrigorrezko eskolatze-adinean dauden ikasleek bere hezkuntza-prozesuarekiko lotura edo atxikimenduari eutsi eta garapena eman diezaiotela da, euren ikastetxeetara joan ezinik badaude ere, gaixondoa edo istripu-ondoa dela eta etxean gelditu behar baldin badute.

Laguntza eman nahi zaie egoera horretan dauden ikasleei, euren erreferentzia-taldearen erritmoari eutsi ahal izan diezaioten irakasgai ardatzetan, eta horretarako hezkuntza-prozesu malgua taxutu nahi da, inguruabarrei egokitua, dinamikoa eta sortzailea, ikaslea, familia eta ikastetxea elkarrekin lotuko dituena. Alderdi afektiboak, psikologikoak eta ikaskuntzakoak hartuko dira kontuan, eta beharrezko baliabideak sustatuko dira, ikaslea bere susperraldi edo sendatze-prozesuan eraginkor aritu dadin.


METODOLOGIA


Eskola bakoitzaren metodologia errespetatzen dugu. Gure zerbitzuan dauden ikasleak bere erreferentzi eskolako ikasleak izaten jarraitzen dute. Beraz, bakoitzak bere ikaskideen metodologia bera jarraitzen du (posible den heinean). Ebaluazioa ere bere eskolaren gain geratzen da.  Guk eskola eta etxearen arteko bitartekari lana eginten dugu. 

Lehen Hezkuntzako ikasleek egunero 90 minutko saioa izango dute. Normalean 2 irakasle ezberdin izango dituzte.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek egunero 2 orduko saioa izango dute. Jorratzen diren arloak hauek izaten dira: Hiru hizkuntzak (Euskara, Gaztelania eta ingelera), Gizarte, Natur zientziak eta Matematika.  Normalean 3 irakasleen artean banatuko dira klaseak: Hizkuntzatako irakasleak astean bi saio, Zientziak eta Matematikatako irakasleak astean bi saio eta Gizarteko irakasleak astean saio bakarra.

Ikaslearen osasun egoerak eskatzen badu saioak motzagoak egingo dira.


Zerbitzua eskatzeko prozedura

© O.E.T-H GIPUZKOA
Telefonoa: 943369103 | 013393aa@hezkuntza.net