Gobierno Vasco

ALDIZKARIA
Ikasturte amaieran, ospitaleko gelako ikasleen lanak "SENDATZEKO HITZAK" aldizkarian argitaratzen dira.

Sendatzeko Hitzak  9. Alea

 


 

AMA-HAURREN ESKOLA-GELA

 


Ospitaleko eskolan egiten diren jarduerak, eskola adinean dauden ikasleek bere hezkuntza-prozesuarekiko lotura edo atxikimendua eutsi eta garapena eman diezaioten, heuren ikastetxeetara joan ezinik daudenei, gaixondo edo istripua dela-eta etxean gelditu behar diren ikasleei zuzenduta daude.


Ospitaleko eskolaren helburuak:


- Eskolako ekintzei jarraipena eman.
- Ikasleak bere erreferentziako ikastetxearekiko erlazioa bultzatu
- Bere bizi egoera normalizatzen lagundu.
- Elkarrekintza eta partaidetza giroaren bidez, gaixo dauden ikasleen integrazio sozio-afektiboa garatu.
- Aldaketa emozionalak saihestu.
- Ekintza artistiko eta ludiko-pedagoikoen bidez, bere sormena garatzeko bideak jorratu.
- Informazio eta komunikaziorako teknologiak bere kideekin, irakasleekin eta osasun zerbitzuetako ezagunekin erabiltzera bultzatu.
- Irakasleen arteko koordinazioa burutu.
- Gurasoei, heziketa arloan, laguntza eta aholkularitza luzatu, gelan burutzen dituzten zenbait ekintzetan partaide eginez.
- Gaixotasuna sendatzeko prozesuan osasuneko langileriarekin kolaboratu.



Blog sarrera

 


IKASLEAK

 

Pediatria unitatean ingresaturik dauden guztiek aukera dute eskolara etortzeko. Unitatean 3 urtetik 16 urterarte daude, hau da, H.H., L.H. eta D.B.H-ko ikasleak, eskola publiko nahiz pribatuloak.

 


IKASLEEN ORDUTEGIA

Astelehena, asteazkena eta osteguna:

9:00 - 12:30 eta 13:30 - 15:00

Asteartea eta ostirala:

9:00 - 12:30

Ekaina eta iraila:

9:00 - 12:30



© O.E.T-H GIPUZKOA
Telefonoa: 943369103 | 013393aa@hezkuntza.net