Gobierno Vasco

Zentroaren eginkizunak ondorengoak dira:

a) Ospitalizazio-aldian zehar eskola-adinean dauden ikasleen heziketa-prozesuaren garapena bultzatzea.

 


b) Medikuaren aginduz aldi luze batez etxean egon behar dutelako erregularki beren ikastetxera joaterik ez duten ikasleei eskola-ikasketak eta gizarteratzea ahalbidetzea, hezkuntzaren alorreko laguntza-ekintzen bidez.

 

c) Gaixorik daudelako edo egon direlako medikuaren aginduz ikastetxera joaterik izan ez duten ikasleen eskola- eta gizarte-txertaketa sustatzea.

 


d) Behar duten ikasleei laguntza terapeutiko eta hezkuntza-mailakoa eskaintzeko programak sustatzea, osasuneko eta gizarte-zerbitzuetako profesionalekin elkarlanean proiektu multiprofesionalak garatuz.

 


e) Gaixorik dauden ikasleek beren ingurune berriko pertsona helduekin eta matrikulatuta dauden ikastetxeko irakasle eta ikasleekin harreman positiboak ezartzeko laguntza- eta bitartekotza-ekimen egokiak garatzea.

 


f) Osasun-langileekin elkarlanean, haiekin ospitalean dagoen ikaslearen tratamendu integralerako jarduketa egokia koordinatzea.

Eta gure helburuak :

1.Ume eta gaztearen garapen integrala bultzatu (arlo akademikoa, soziala, emozionala,...) nahi dugu. Umea bizitzen ari den osasun egoera dela eta, arlo emozionalak garrantzi handia hartzen du, bai umearengan eta bai bere familia sistemarengan. Ikaslea da lanaren ardatza, eta gaixotasun egoera gainditzen laguntzeko, esparru ezberdinak koordinaturik, dituen beharrei erantzuna ematen saiatuko da.


2.Zentroaren kohesioa bultzatu nahi dugu. Esparru bakoitzak bere lan ildoa izanik, oso garrantzitsua da hiru esparruak elkar lanean aritzea, egiten den lana koherentzia izateko. Horretarako ezinbesteko da koordinazioa bultzatzea, bai esparru barrukoa, eta, bai esparruen artekoa.


3.Hezkuntza (ikastetxe, Berritzegune, Ikuskaritza, Berrikuntza Pedagogikoa), Osakidetza, Gizarte Zerbitzuak,... eta orokorrean zentroarekin eta egiten den lanarekin zerikusia duten instituzioekin lan sareak bultzatu.


4.Zentroko profesionalen arteko hartu-emanak, lan giroa, elkarbizitza, egoera emozionalak, ... zaindu nahi ditugu.


5.Garrantzitsua da guretzat zentroko profesionalen formakuntza. Atal honen barruan, besteak beste, teknologia berrien erabilpena bultzatu nahi da hiru esparruetan, bereziki gurekin dauden ikasleak beraien erreferentzi zentroekin duten harremana indartzeko.

© O.E.T-H GIPUZKOA
Telefonoa: 943369103 | 013393aa@hezkuntza.net