AURKEZPENA

  • Haur eta nerabeen Psikiatria Unitateko eskola-zerbitzua Donostia Unibertsitate Ospitaleko Psikiatriako eraikinean aurkitzen da.

    Harremanetarako datuak honakoak dira:

    E-maila: benate@oethgipuzkoa.org

    Tel.: 648201934

    Helbidea: Dr. Begiristain kalea z/g, 20014 – Donostia

    Psikiatriako eskola-gelak, Pediatriako eskola-gelarekin batera, OETH Zentroaren Ospitaleko Esparrua osatzen dute.

    Eskola gela honetan, jardun osoko irakasle bat dago, Hezkuntza Orientaziokoa; eta arlo guztietan ikasleek egiten duten lanari jarraipena ematea da bere helburua. Bestalde, ikasleen arlo zientifikoaz arduratzen den beste irakasle bat dago, asteko goiz bat eta arratsaslde bateko jarduna duena.

 

IKASLEAREN ITZULERA

  • Ospitalean egon beharreko aldia amaitutakoan, ikasleak ohiko ikastetxera egingo duen itzulera errazten saiatzen da eskola zerbitzu hau eta, horretarako, osasun arduradunen, gurasoen, ikaslearen beraren, tutorearen eta irakasleon plan bat lantzen da.

    Ikastetxera itzultze hori samurragoa egingo dioten aspektuak lantzen eta adosten dira: ikasleak une horretan bizi duen egoerari buruzko informazioa, ikastetxera itzulitakoan jarraitu beharreko urratsak, ikasketa prozesu arruntean eta irakasle eta ikaskideekin izango dituen harremanetan eragozpen handiegirik gabe sar dadin ikaslea.

    Ospitaleko gelak, ospitala bezalako inguru berezi batean hezitzeko betebeharra dauka. Inguru honetara haurraren heziketa moldatzen du, izan ere, gure esperientziatik abiatuz, adierazi dezakegu, ez dela berdina ospitale batean edota etxe edo eskola batean hezitzea.

    Ospitaleko gelak haur gaixoaren normalkuntza lortzen lagundu nahi du, horretarako, haur horien hezkuntza behar espezifikoak kontuan hartu behar ditu eta horiei erantzun bat ematen saiatu behar da.


Donostia Ospitaleko eskola-gelak bi unitate ditu:


1.- Pediatria Materno-Infantil: 4. solairu urdinean kokatua dago. 


2.- Psikiatria Infanto-Jubenil: psikiatriako edifizioan